- Ecologistas en Acción taldeak Seas at Risk eta Low Impact Fishers of Europe buru dituen koalizio batean parte hartu du, eta ‘Rethink Fisheries‘ (Arrantza birpentsatzea) aurkeztu du Bruselan. Ikuspegi kolektibo eta aitzindaria da, eta erabat desberdina den arrantza-eredu bateranzko bide-orria taxutzen du.
- Sektoreak bizi duen krisi ekologiko eta sozialari erantzuteko sortu da ikuspegia, eta EBko politiken hurrengo belaunaldia inspiratzea du helburu, ozeanoen eta kostaldeko komunitateen ongizatea arrantza-kudeaketaren erdigunean jarriz.
- Proposamen horren lehentasun nagusia da jada aldaketa horren protagonista diren tokiko arrantzaleei laguntzea eta haiekin harremanetan jartzea.
Ecologistas en Acción taldeak, Europako hainbat eragilerekin batera — arrantza-sektoreko erakundeak, merkaturatzaileak, akademia eta GKE —, eta Seas at Risk eta Low Impact Fishers of Europe erakundeen gidaritzapean, ‘Rethink Fisheries’ (Arrantza birpentsatzea) ikuspegia aurkeztu zuen atzo Europako Parlamentuan. Proposamen horrek arrantza-politiken erdigunean kokatzen ditu kostaldeko komunitateak eta naturarekiko oreka, kalitatea kantitatearen gainetik lehenetsiz.
IIkuspegiak azpimarratzen du trantsizio justu baten bidez bakarrik bermatu ahal izango direla ozeano osasungarriak eta komunitate oparoak, inpaktu txikiko jardunbideetarantz, ekonomikoki bideragarriak eta sozialki bidezkoak direnak. Hori lortzeko, tokiko irtenbide sorta zabala beharko da, berrikuntza teknikoak eta arrantza-arte berriak, negozio-ereduak, trantsizio energetikoa eta partaidetzazko kudeaketa, errepikatzeko eta eredu ekonomiko komun bihurtzeko potentziala duten berrikuntza-hazi gisa balioko dutenak.
Aurkezpenean, Ecologistas en Acción taldeak proposamen horren lehentasuna azpimarratu zuen: aldaketa horren protagonista diren tokiko arrantzaleak babestea eta konektatzea. Trantsizio horrek, gainera, ekosistemak lehengoratzeko, elikadura-sistemak berriz konfiguratzeko eta giza kontsumo lokalari eta zuzenekoari lehentasuna emateko ekintza deliberatua eskatzen du.
“Europako arrantza bidegurutze batean dago”, adierazi zuen Marta Cavallé Low Impact Fishers of Europe-ko idazkari exekutibo eta Rethink Fisheries taldeko presidentekideak. “Munduak aldaketa azkar, ekologiko zein sozialak, bizi dituen heinean, arrantzaren ikuspegi partekatua behar dugu, etorkizun hobe batera bideratuko gaituena. Etorkizun hori inpaktu txikiko arrantza-sistemetan datza, ekosistemen funtzioak lehengoratuko dituztenak, ekitatea eta justizia soziala defendatuko dituztenak eta tokiko arrantza-komunitate dinamikoak eta bizibide duinak sustatuko dituztenak “.
Dokumentua funtsezko ekarpen gisa aurkeztu zen EBko egungo eztabaida politikoak inspiratzeko, hala nola etorkizuneko Ozeanoaren Legea, Arrantza Politika Bateratuaren berrikuspena edo 2040ko Arrantza eta Akuikulturarako Ikuspegi Estrategikoa.
Bere hitzaldian, Cecilia del Castillok, Ecologistas en Acción taldeko Arrantza arduradunak, Espainiako Estatua aipatuz amaitu zuen: “Gobernuak dagoeneko dituen tresna guztiak erabili behar ditu inpaktu baxuko arrantza-eredu justu baterako trantsizioa premiaz bultzatzeko. Horrek esan nahi du, adibidez, arrantza-eskubideak zuzen banatu behar direla, eragina murrizten eta tokiko komunitateak indartzen dituztenei laguntzeko, eta itsasoak benetan babestu behar direla, itsas eremu babestuetan partaidetzazko kudeaketa-planak garatuz eta horien aldeko apustua eginez “.
Enlace al tríptico resumen en euskara.
Informe completo: Repensar la pesca
La entrada Ecologistas en Acción taldeak dei egin du Bruselan bidezko eta ingurumen-inpaktu txikiko arrantzarako trantsizio justua bizkortzeko aparece primero en Ecologistas en Acción.