- Ekainaren 3an denok Sorladara: elkarretaratze informatiboa 19:00etan eta meategi ingurura bisita. Meatzaritzaren mehatxuaren aurrean Lizarraldea defenda dezagun.
- Lurraren defentsan, proiektu horien aurka mobilizatzeko presazkoa eta babes deialdia egiten dugu Ecologistas en Acción-Ekolgistak Martxan eta LURGORRI Lizarraldeko meatzaritzaren aurkako plataformatik.
Sorladako Udalak, Iberian Copper S.L.U. enpresari Sorladako lur komunaletan lanak egiteko emandako baimena legez kanpokoa dela salatzen dugu; izan ere, Nafarroako Gobernuaren Enpresa Garapenerako Zuzendaritza Nagusiak (Meatze Zerbitzua) 2026ko otsailaren 4ko 27/2026 eta 28/2026 ebazpenetan emandako esplorazio baimenek, Etayo 3604 eta Eslava 3603 esplorazio baimenei dagozkienak, adierazten dute proiektuaren jarduerak landutako eremuetan bakarrik egin daitezkeela, bi ebazpenetan zehazten den moduan: “Proiektuaren jarduerak aurkeztutako dokumentazioan zehaztutako kokapenera eta ezaugarrietara mugatu behar dira, landutako eremuei mugatuz, dauden sarbide bideak erabiliz, eta kaltetutako eremuak berehala leheneratuz.”
Hala adierazten da 2025eko maiatzaren 28an Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Ingurumen Ebaluazio Atalak egindako txosten teknikoan goian aipatutako baimenei lotuta.
Lursail komunal hauek: 346, 351, 373 eta 375 Baso lurrak dira, ez Laborantza lurrak, beraz inongo kasuan ezin dira baimendu bertan lanak egitea. Horrez gain, ez dira ageri enpresak ikerketa proiektuan atxikitutako dokumentazioan, Nafarroako Gobernuak derrigortzen duen Lege eta Baimenen arabera, ekintza eta baimena bi lekutatik legez kanpokoa bihurtuz.
Lursail komunal hauek: 346, 351, 373 eta 375 Baso lurrak dira, ez Laborantza lurrak, beraz inolako kasutan ezin da baimendu bertan lanak egitea. Horrez gain, ez dira ageri enpresak ikerketa proiektuan atxikitutako dokumentazioan ere ez dira ageri; horrela, Nafarroako Gobernuak derrigortzen duen Lege eta Baimenei dagokienez, ekintza eta baimena bi lekutatik legez kanpokoa bihurtuz.
Azkenik, azpimarratzen dugu baimendutako eta egindako jarduerak Interes Komunitarioko Habitat Naturaletan kokatzen direla, zehazki, Europar Batasuneko Habitat Zuzendaritzak Lehentasunezko gisa deklaratutako habitatetan.
Horregatik, jarduera guztiak berehala etetea eskatu dugu eta salaketa bat aurkeztu dugu Sepronan (Guardia Zibilaren Natura Babesteko Zerbitzua), Ingurumen Babeserako Zerbitzuan eta, Nafar Gobernuko Meatze, Lurralde Komun eta Biodibertsitate Zerbitzuaren esku utzi dugu dagozkien prozedurak abiarazteko.
Kaltetutako 31 udalerriei eta lur jabeei berriro ere dei egiten diegu lizentziarik edo baimenik ez emateko eskatuz.
Era berean, prozesu osoan zehar izandako informazio eta parte hartze falta salatu nagi dugu berriz ere; tokian-tokiko biztanleriari kontsultatu gabe ezarria izateaz gain, irregulartasunez beteta baitago. Eta guztiei gogorarazten diegu ikerketa baimenekin lotutako lanen hasiera delakobre meatzaritza Lizarraldea eta Zangotzara heldu izanaren lehen urratsa.
Beraz, ostiralean 19:00etan Sorladako plazan elkarretaratze informatibo bat egingo da, eta ondoren, meatze lanek kaltetutako eremua bisitatuko da. Ekitaldi hori Meatzaritzaren Aurkako Lurgorri Plataformak, publikoki aurkeztuko dena, eta Ecologistas en Acción-Ekologistak Martxanek elkarlanean antolatu dute.
Norbanakoen, elkarteen, taldeen, udalen eta bertako gainontzeko erakundeen laguntza eta parte hartzea eskatzen dugu.
La entrada Udalaren baimenarekin, Iberian Copper meatzaritza lanak egiten hasi da Sorladan aparece primero en Ecologistas en Acción.
